1937ko otsailaren 17an,
Frontetik guda-trofeo gisa eramandako etsaiaren misil bat lehertu zen ezustean Bilboko JSU Gazteria Komunista eta Sozialisten Batasunaren egoitzan. 36ko Gerra betean, Areatzako 3 zenbakian Batzar Exekutiboa bilduta zegoen 17:00etan. Agustín Zapirain euskal herritarra eta Trifón Medrano eta Rodríguez Cuesta Madrileko delegatuak hil ziren ezbeharrean.
Iturria:
Miguel Usabiaga, Donostia rebelde. (Ed. Irreverentes).