1973ko maiatzaren 10ean,
Fronte Polisarioa sortu zuten, Sahararen nazio askapenerako mugimendua. Sortu zenean, Sahara Espainiako Estatuaren parte zen. Eratu eta berehala, borroka armatua hasi zuten, gerrilla gerraren bidez. Espainiako administrazioak Sahara utzi zuenean, Mauritania eta Marokok bere lurrak banatu zituzten eta egun Marokok ilegalki okupatzen ditu sahararren lurrak.
Iturria:
Kristina Berasain Tristan, Klandestinitatetik erbestera (Berria, 2023ko maiatzak 7).