Frida Kahlo hil zen Mexiko Hirian

Duela
70
urte

1954ko uztailaren 13an,

Frida Kahlo hil zen Mexiko Hirian. Mexikoko margolaririk ezagunenetakoa, bere artelanetan klasea, arraza, generoa eta kolonialismoa bezalako ideiak nabarmendu zituen. Auto-erretratuak egiteagatik da ezagun batez ere.

Bizitzan zehar pairatu zituen gaixotasunek zein Mexikoko herri-tradizioak eragina izan zuten bere obran. Haurtzaroan Mexikoko Iraultza bizi izanak eragina izan zuen bere mundu ikuskeran, eta gaztetan Alderdi Komunistan sartu zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte