1794ko otsailaren 19an,
Frantziar armadatik desertatu zuten Itsasuko 47 gaztek eta Baztanera egin zuten ihes.
Gazte haiei muga zeharkatzen laguntzea egotzita, Manex Etxeberri eta Taulo Garat gazteak gillotinatu zituzten –irudian iheslarien gillotinatzea Parisen–, eta handik bi astera, Sara, Azkaine, Ainhoa, Itsasu, Ezpeleta eta Zuraide herrietako biztanleak deserriratu zituzten.
4.000 eta 10.000 euskaldun artean beren etxeetatik atera eta oinez ehunka kilometro egitera behartu zituzten. Lapurtarren deportazioa gisa ezagutzen den sarraski horretan, gutxienez 1.600 hil ziren bidean eta ondasun guztiak lapurtu zizkieten askori.
Iturria: