1977ko uztailaren 31n,
Frantzian 60.000 lagun manifestatu ziren Nazioarteko Martxa Antinuklearrean Creys-Malvilleko zentral nuklearrean eraiki nahi zuten super-erreaktorearen aurka.
Polizia frantsesak gogor zapaldu zuen protesta, eta Vital Michalon fisikari gaztea hil eta ehunka lagun zauritu zituzten. Europa osotik joan zen jendea bertara.