1793ko azaroaren 25ean,
Frantziako ordezkariak Sarako biztanleak deportatzea planteatzen hasi ziren. Napoleonek gidatutako Frantziako Iraultza inguruko monarkiekin gatazkan sartu eta gerra fronte bat Pirinioetan kokatu zen. Derrigorrezko errekrutamendua inposatu zuten Ipar Euskal Herrian eta mugatik gertu bizi zen gazte askok ihes egin zuen Hegoaldera.
Itsasuko 47 gaztek ihes egin zutenean, Ainhoa, Azkaine, Ezpeleta, Itsasu, Sara eta Zuraideko. 4.000 biztanle deportatu zituzten Landetara.
Hilabete batzuk geroago saratar guztiak deportatu zituzten beste milaka euskaldunekin batera eta gutxienez haietako 1.600en heriotza eragin.
Gaian sakontzeko, Adur Larrearen Lurbinttoko Ohoinak komikian gaia jorratzen da eta Gorka Knor-ek Azken agurraren negarra kantuan lapurtarren deportazioa aipatzen du.
Iturria: