1999ko abuztuaren 12an,
Frantziako Millau herrian eraikitzen ari ziren McDonald’s jatetxean sartu eta eraikina desegiteari ekin zioten nekazariek. José Bové buru zuen Frantziako nekazarien sindikatuko talde baten ekintza izan zen. Bové hiru hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zuten. Honek nekazari sindikalisten asaldura eragin zuen, eta mugimendu sindikalaren kriminalizazioa salatzeko mobilizazioak antolatu zituzten.