1776ko irailaren 29an,
Frantziako gerra-ontzi batek zazpi emakume eta haurtxo bat aurkitu zituen Ozeano Indikoan, Madagaskarretik ehunka miliatara dagoen Tromelin irla ttipi eta isolatuan.
Hamabost urte lehenago, esklaboen salerosketan zebilen L'Utile itsasontziak istripua izan zuen bertan. Baionan eraikia zen ontzia eta tripulazioaren gehiengoa euskalduna zuen, Bernard Harni-Cousseau genealogistak dokumentatu duenez.
Hauek, ontzi bat inprobisatu eta alde egin zuten, 60 esklabo abandonaturik utzita kilometro koadro bat ere ez zuen uhartean. Bidaia esklabista hori Compagnie des Indes Orientales-en Baionako komisionatu Joseph d’Laborderen enkarguz hasi zen.
UNESCOk Tromelinen indusketa arkeologikoak egin ditu agerian utziz esklabo bahitu zituzten pertsona horiek izan zuten bizirauteko gaitasuna.
Iturria:
Les esclaves oubliés de Tromelin (Dupuis).