Frantziako Estatuko hegaldien %40 bertan behera geratu ziren aire-kontrolatzaileen grebagatik

Duela
9
urte

2015eko apirilaren 08an,

Frantziako Estatuko hegaldien %40 bertan behera geratu ziren aire-kontrolatzaileen grebagatik. Langileek lan zamaren igoera eta lanpostuen murrizketa salatzeko lanuzteak abiatu zituzten hainbat egunetan, eta ehunka hegaldi bertan behera geratzea eragin zuen Frantziako Estatuko zein Europako aireportu ugaritan. Euskal Herrian, Miarritze eta Loiuko aireportuetan eragozpen handiak izan ziren. Gobernuak eta hedabide eskuindarrek beren aurkako desprestigio kanpaina gogorra abiatu zuten.

Iturria:

Iturria: Oihan Vitoria, Arazoak eragin ditu aire-kontrolatzaileen grebak (Berria, 2015eko apirilak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte