1968ko maiatzaren 06an,
Frantziako Estatuan 68ko maiatzeko lehen istiluak hasi ziren, Parisen. Langabezia gora eta soldatak behera zihoazela eta, Sorbonako ikasleak mobilizatu ziren, Vietnamgo gerraren aurkako ekintzengatik Nanterren atxilotu zituzten ikasleen askatasuna eskatzeko.
Unibertsitatearen Diziplina Batzordean deklaratzera zihoazela, ikasleek manifestazioa egin zuten, eta poliziak bortxaz erantzun zuen.
Elkartasuna herrialde osoan zabaldu zen hurrengo egunetan, eta ikasleei langile mugimendua batu zitzaien.