1937ko urriaren 15ean,
Frankistek hamalau euskal preso fusilatu zituzten El Duesoko espetxean, Santoñan. Abuztu erdialdean, Euzko Jaurlaritza eta italiarren arteko negoziaketen ondorioz, Euzko Gudarostea Santoñan errenditu zen, bizia barkatu eta ebakuatzearen truke. Frankistek, ordea, ez zuten hitza bete, eta preso sartu zituzten. Diziplinazko neurri bezala, euskal formazio bakoitzeko bina ordezkari fusilatu zituzten, abertzale, errepublikano, sozialista, komunista eta anarkistak.
Iturria:
Iñaki Egaña, Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940 (Txalaparta).