1959ko abuztuaren 30ean,
Francoren yatea ikurrinaz apaindutako egur taulaz inguratua azaldu zen Donostian. Diktadorea Donostian egun batzuk igarotzen ari zela baliatu zuten ekintzarako. Egun berean, eta Gaztelugatxeko urteroko erromeriaren bezperetan, Bakioko San Pelaio ermitaren tximistorratzean ere ikurrina paratu zuen ekintzaile talde batek, baita eraikina pegatinaz bete ere. Ermitaren konponketa lanetan zebiltzan igeltseroak atxilotu zituzten kentzeari uko egiteagatik, baita Bermeoko bost abertzale nabarmen ere. Data horietan lagun ugari atxilotu zituzten ikurrinak jarri eta propaganda banatzearekin lotuta, bai eta monumentu frankisten aurkako ekintzengatik ere.
Iturria:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).