1937ko apirilaren 06an,
Francoren gobernuak Bilboren itsas blokeoa iragarri zuen. Britainia Handiak eta Frantziak ez zioten aitortzarik adierazi eta soilik onartu zuten merkataritza ontzien kontrola 3 miliara. Bilbo babesten zuten kostaldeko bateriak nagusi ziren distantzia horretan, eta behin 3 miliako muga igarota merkantzia-ontziek bazekiten ez zituztela atxilotuko. Egun horretan bertan izan zen lehen gertakaria: Thorpehall ontzi ingelesa gerarazten saiatu ziren frankistak, baina hiru destruktore ingelesen laguntzarekin Bilbora iristea lortu zuen. Argazkian, Gipuzkoa bou-ko marinelak ikurrina altxatzen.
Iturria:
Juan Pardo San Gil, Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39) (Untzi Museoa, GFA).