Francoren aurkako CNTren atentatuak huts egin zuen Donostian

Duela
62
urte

1962ko abuztuaren 20an,

Francoren aurkako atentatuak huts egin zuen Donostian. Diktadoreak Gipuzkoako hiriburuan egoitza gisa erabiltzen zuen Aieteko jauregira bidean, Aldapetako errepidean eginiko zulo batean jarri zuten lehergailua CNTko kideek, bera pasatzean eztandarazteko asmoz. Lehergailua ETAren bitartez lortu zuten.

Pilek zazpi egun irauten zuten, ordea, eta diktadorea ez zen azaltzen. Nahi gabe zibilen bat hil aurretik, lehergailua zartaraztea erabaki zuten.

Franco hurrengo egunean iritsi zen.

Iturria:

Ángel De La Rubia, Cómo matar a un dictador. (Ed. Melusina)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte