1975eko urriaren 30ean,
Franco diktadorea osasun egoera larrian ospitaleratu zuten. Aurreko egunetan hainbat bihotzeko izan zituen, eta hesteetako arazo larri bat ere suertatu zitzaion. Diktadoreak hala eskatuta, Juan Carlos Borboikoak ordezkatu zuen estatuburutzan, Lege Organikoaren 11. artikulua betez. Tentsio handiko garai politikoak ziren, azaroaren 20an hil zen Franco, eta bi egunera Juan Carlos errege izendatu zuten, frankismoaren baloreei zin egin ostean.
Iturria:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).