1575eko ekainaren 03an,
Francisco Ibarra hil zen Mexikon, esploratzaile eta konkistatzaile eibartarra. Indigenak “bakearazteko” eta lur berriak konkistatzeko kapitain bezala jardun zuen Espainiako Koroarentzat. 1563tik aurrera Mexiko iparraldea konkistatu eta Nueva Vizcaya probintzia eta bere hiriburu Durango fundatu zituen. Denborarekin, lur horietako asko jatorri euskalduneko jauntxoen latifundio bilakatu ziren.
Iturria:
Iturria: Jan Bazant, Los vascos de México (Diálogos: Artes, Letras, Ciencias humanas, 1984ko martxoa-apirila).