1944ko uztailaren 27an,
Florentino Goikoetxea Comète Sareko mugalaria nazien eskuetatik askatu zuten erresistentziako kideek, Baionako ospitalean. Aurreko egunean Bidasoa ibaia gurutzatzen harrapatu eta Gestapok metrailetaz zauritu zuen.
Torturapean Comète Sareari buruzko informazioa ateratzea posible zela ikusita, Angeluko udaletxean ezkutatutako kamioneta bat anbulantzia bezala kamuflatu zuten. Jules Artola eta Antoine Lopez erresistentziako kideak Gestapokoak zirela esanez sartu ziren ospitalean, etengabe “Raus! Raus!” alemanez mehatxuzko oihuak emanez eta segundu gutxian Goikoetxea ospitaletik atera eta ezkutatzea lortu zuten.
Mugalari honek gutxienez 300 abiadore eta soldadu aliatu pasa zituen mugaz bestalde Gibraltar bidean.
Hernanin omendua eta Miarritzen "ohorezko lejioa" jaso zuen.
Iturria:
La red Comète en el Pais Vasco (1941-1944). Juan Carlos Jiménez de Aberásturi Corta. (Eusko Ikaskuntza).