Eusko Legebiltzarrak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen

Duela
34
urte

1990ko otsailaren 15ean,

Eusko Legebiltzarrak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen. EAJ, EA eta EEren aldeko botoekin atera zen aurrera emendakina. HB bilkura aretotik atera zen, adierazpena puntuka bozkatzea ukatu ziotelako protestan. Testuak zioen euskal herritarrek beren estatus politiko, ekonomiko, sozial zein kulturala libre eta demokratikoki erabakitzeko ahalmena zutela. 2014ko maiatzean, EH Bilduren ekimenez eta EAJren aldeko botoekin, adierazpen hori berretsi zuten. Hala ere, legez besteko proposamenak zirenez, ez dute ondorio juridikorik.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte