1936ko irailaren 25ean,
Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea osatu zuen armada frankistaren aurka borrokatzeko. Abertzaleek zituzten batailoi gehien, eta komunistek, sozialistek, anarkistek eta errepublikanoek osatutako batailoiak ere bazituen. 40.000 soldadu eta 1.000 marinel batu ziren 79 batailoitan eta aginte gorena Jose Antonio Agirre lehendakariak zuen. II. Mundu Gerran Eusko Gudarosteko Gernika Batailoiak borrokatu zuen. Eusko gudariak ziren eta izenburu horixe du beren ereserkiak.