Euskaraz abesteagatik atxilotu zituen Guardia Zibilak gazte ondarrutar batzuk

Duela
59
urte

1965eko martxoaren 28an,

Euskaraz abesteagatik atxilotu zituen Guardia Zibilak gazte ondarrutar batzuk. 15 eta 17 urte bitarteko gazte haiek kalean geratu eta Mutrikuko Guardia Zibilaren kasernara eraman zituzten. Eta tiro, eta tiro abesten ari ziren, Bigarren Karlistadako kanta baten moldaketa abertzalea, Bermeon jeltzale eta jauntxo liberalen artean izandako tirabiretan sortutako aldaera bat. Honela zioen errepikak: “Eta tiro, eta tiro, eta tiro baltzari; eta tiro, eta tiro belarrimotzari”.

Iturria:

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik