1949ko abenduaren 03an,
Euskararen Nazioarteko Egunaren lehen edizioa ospatu zen, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Eskuararen Eguna izenpean, Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako zenbait herritan ekimenak egin zituzten hizkuntza sustatzeko. Euskal Herritik kanpoko euskal komunitateek ere ospatu zuten eguna hainbat hiritan.
Ia mende erdia igarota, 1995ean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak egun hau instituzionalizatu zuten. Jatorrian Frantzisko Xabierkoaren heriotza du, 1552an hil baitzen egun honekin, eta esaten denez, euskaraz egin zituen bere azken hitzak.
Iturria:
Zergatik ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an? (Arabako Alea, 2019ko azaroak 27).