2013ko ekainaren 14an,
Euskararen interneteko ‘.eus’ domeinua onartu zuen ICANN erakundeak. PuntuEus fundazioak bultzatutako ekimena izan zen, eta 2014ko apirilean domeinua abian jarri eta ekainean aktibatu ziren lehen webguneak. PuntuEus fundazioak sei urte zeramatzan lanean, domeinua lortu asmoz. Honela adierazi zuten: “Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. Euskararen herriaren nazioarteko aitortza: .EUS lehen mailako Interneteko domeinu bat baita, hau da, komunitatearen garapen lokalerako tresna global bat”.