Euskara hutsez irakasten zuen historiako lehen eskola zabaldu zuten Bilbon, Ikastetxea izenarekin

Duela
128
urte

1896ko urriaren 15ean,

Euskara hutsez irakasten zuen historiako lehen eskola zabaldu zuten Bilbon, Ikastetxea izenarekin. Resurrección María Azkuek bultzatu eta Ramón de la Sota jeltzaleak finantzatu zuen proiektua, eta lehen hezkuntza eskaintzen zuen euskaraz. Garai hartan, Bilbon euskaldunak biztanleriaren %20 inguru ziren, eta euskara hezkuntza sistematik at guztiz utzia zuten agintariek. Proiektuak, ordea, ez zuen egonkortzea lortu, eta denbora gutxira itxi zuten. Halere, gerora etorriko ziren ikastolen aurrekaria izan zen.

Iturria:

Jurgi Kintana Goriena eta Karmele Artetxe Sánchez, Ikastetxea 1896: un proyecto de colegio euskérico dirigido a la burguesía de Bilbao (PDF)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik