2002ko otsailaren 21ean,
Euskara desagertzeko arriskuan zegoela argitaratu zuen UNESCOk. Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlas berritua izeneko txostena argitaratu zuten eta bertan jaso zenez, Hego Euskal Herrian arriskuan zen euskara, baina Ipar Euskal Herrian "desagertzeko arrisku bizian". Frantziako Estatuan, hizkuntza gutxitu guztiak arrisku larrian ikusi zituzten, korsikera izan ezik. Espainiako Estatuan aldiz, katalana zen, gaztelaniarekin batera arriskutik salbu zen bakarra.
Iturria:
Iñaki Petxarroman, Unescok dio euskara desagertzeko arrisku bizian dela Ipar Euskal Herrian (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko otsailak 21).