Euskara batua onartuko zuen Euskaltzaindiaren batzarra hasi zen Arantzazun

Duela
56
urte

1968ko urriaren 03an,

Euskara batua onartuko zuen Euskaltzaindiaren batzarra hasi zen Arantzazun. Bertan, urriaren 5a arte bilduta, Koldo Mitxelenaren txostenean oinarrituta hizkuntzaren batasuna bultzatu zuten, erdialdeko euskara oinarri hartuz, elkar ulertzearen arazoak gainditu eta hizkuntza arautzeko helburuz. Gabriel Aresti, Txillardegi, Luis Villasante eta Koldo Mitxelena jotzen dira euskara batuaren bultzatzaile nagusiak.

Argazkian ikus daitezke, besteren artean, Imanol Berriatua, Manuel Lekuona, Antonio Maria Labaien, Jose Antonio Arkotxa Martixa, Julita Berrojalbiz, Koldo Mitxelena, Joxe Luis Zurututza, Karmelo Etxenagusia, Andoni Amutxategi, Ambrosio Zatarain, Gabriel Aresti, Ibon Sarasola, Mikel Zarate eta Julene Azpeitia.

Iturria:

Koldo Zuazo, Euskara batua: ezina ekinez egina (Elkarlanean).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte