Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten Hego Euskal Herriko lau aldundiek Oñatin

Duela
106
urte

1918ko irailaren 05ean,

Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten Hego Euskal Herriko lau aldundiek Oñatin. Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan bilduta, euskararen ikerkuntza eta zaintza burutzeko erakunde bat sortzea adostu zuten. Euskal Pizkundea mugimenduaren bultzada betean gertatu zen sorrera. 1919ko urrian eratu zen juridikoki, eta lehen lau euskaltzainak hauek izan ziren: Resurreccion Maria Azkue, Luis Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpion. 1920 eta 1936 artean Euskera buletina argitaratu zuten, baina frankismoarekin batera eten zen erakundearen jarduna. 1956an berriro biltzen hasi zen Euskaltzaindia, eta 1968an euskara batzeko proiektua abiatu zuten.

Iturria:

Jose Mari Esparza, Vasconavarros: Guía de su identidad, lengua y territorialidad (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik