2003ko otsailaren 21ean,
Euskaldunon Egunkariako langileek Egunero egunkaria argitaratu zuten, ez zituztela isilaraziko frogatuz. Bezperan Espainiako Guardia Zibilak indarrez Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituen. Eguneroren 50.000 ale argitaratu zituzten, ohi zutenaren hirukoitza baino gehiago, eta denak saldu ziren.