Euskaldunon Egunkaria ETArekin lotu zuen Juan Mari Atutxa Jaurlaritzako Barne Sailburuak

Duela
32
urte

1992ko otsailaren 03an,

Euskaldunon Egunkaria ETArekin lotu zuen Juan Mari Atutxa Jaurlaritzako Barne Sailburuak. Ertzaintzak zerga iraultzailearekin lotuta egindako operazio batean Egunkarian lanean bi aste baino gutxiago zeramatzan Jose Karlos Apeztegia kazetaria atxilotu zuela baliatu zuen Atutxak hori esateko Legebiltzarrean, eta ETAren sarean kokatu zituen HBren Mahai Nazionala, Egin, Egunkaria eta LAB. Egunkariak Atutxaren “saio nabarmen eta etengabearen aurrean” oharra argitaratu zuen biharamunean. Aurreko asteetan eztabaida beroa izan zen Legebiltzarrean Egunkariak ez zuelako Kultura Sailaren aldetik diru-laguntzarik jasoko, eta Egunkariak Jaurlaritzaren partetik zuen mespretxuzko jarreraren erakusle izan ziren oinarririk gabeko adierazpenok.

Iturria:

Iturria: Euskaldunon Egunkariaren oharra. (Euskaldunon Egunkaria, 1992ko otsailak 4).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte