1940ko abuztuaren 06an,
Euskaldunen deportazioaren historia hasi zen II. Mundu Gudan. Egun hartan iritsi zen jende sorta bat Mauthausen kontzentrazio esparrura, tartean lehen euskaldunak.
Leku honetan naziek 120.000 pertsona inguru suntsitu zituzten, eta orotara 600 euskal herritar deportatu zituztela kalkulatzen da. Hirutik bat itzuli zen bizirik.
Gaian sakontzeko, irakurri iturri gisa erabili dugun erreportajea.
Iturria:
Urko Apaolaza, Mauthausen, euskal deportatuen hiltegia (ARGIA)