2023ko martxoaren 24an,
Euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politika amaitu zen Espainiako Estatuan. Espainiako espetxe zuzendaritzak sakabanatuta zeuden azken bost presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbildu eta 1989an abiatutako dispertsio politikarekin bukatu zuen. Frantziar Estatuari dagokionez, EPPKko preso gehienak Lannemezango espetxera eraman zituzten. Sakabanaketa ezarri arren, urte luzez preso politikoek astebururo bisitak jasotzen jarraitu zuten, besteren artean, gidari bolondresen Mirentxin kolektiboak lagunduta senide eta lagunei kartzeletara joaten. Orotara, presoen hamasei senide eta lagunen heriotza eragin zuen dispertsioak, bidaia luzeetan auto istripuz hilak.
Iturria:
Ramon Sola, El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento (Naiz, 2023ko martxoak 24).