1892ko abuztuaren 21ean,
Euskal Herriko Zazpiak bat armarria lehen aldiz erakutsi zen publikoki. Donibane Lohitzunen antolatu ziren Euskal Herriko nazioarteko jaien harira izan zen, Jean Jaurgainen diseinua zuen kartelean. Antoine Abadiak bultzatutako Zazpiak bat goiburuaz lagunduta zihoan. Aipatzekoa da Zuberoa eta Lapurdik beren armarririk ez zutenez oraindik, Zuberoako bizkondeen armekin eta Urruña eta Uztaritzekoen ikurrekin osatu zituela Jaurgainek. Goiburuaren arrakasta ia berehalakoa izan zen eta berehala hasi zen agertzen euskaldunen ekitaldi kultural eta politikoetan.
Iturria: