1931ko irailaren 17an,
Euskal Herriko historiako lehen gose greba egin zuten Larrinagako espetxean zeuden Bilboko Eusko Gaztediko kideek. Gobernuak emandako agindu baten aurkako protestaldia izan zen. Atxilotu baten aurkako kargurik gabe, eta 72 orduko epe legala igaro ondoren ere, atxilotuak preso jarrai zezakeela ebatzi zuen Gobernuak, baita epaileak ordurako aske uzteko epaia emanda ere.
Protestara jende andana batu zen eta kartzelako zuzendariak dimisioa aurkeztu zuen. Gose greba hasi eta bi egunera presoak aske utzi zituzten.