2003ko uztailaren 23an,
Euskal Herriko historia irakasten zuten Nafarroako eskolak zigortu behar zirela adierazi zuen Miguel Sanz lurraldeko lehendakariak. 2010ean Hezkuntza kontseilaritzak diru-laguntzak kendu zizkien bost argitaletxeri Nafarroa erakusten zutelako Euskal Herrian, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarekin batera.
Iturria:
Jose Mari Esparza Zabalegi, Mapas para una nación (Txalaparta).