1956ko otsailaren 02an,
Euskal Herrian izugarrizko hotz denboralea hasi zen eta ia osorik elurpean geratu zen gau hartan. Hilabete inguru iraun zuen, nahiz eta tartean denboraleak eta hotzak atseden apur bat ere eman zuten. Europatik etorritako hotzaldiaren ondorioz Donostian, adibidez, 19 izotz egun izan ziren denera eta egun askotan ez zen 0 °C-tatik igo termometroa. Hotzaldiak Europan hildako ugari eragin zituen, gehien bat kalean bizi zen jendea.
Iturria:
Wikipedia – 1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtea