2002ko urriaren 24an,
Euskal Herrian Euskarazeko hiru kide mahaira kateatu ziren Osakidetzako Enplegu Publikoaren Eskaintzako azterketan, Sondikan. Zenbait lanpostu lortzeko euskara jakitea derrigorrezko baldintza izan beharrean, “meritu” soil gisa planteatzen zutela salatu zuten. Mahaira kateatu ziren hiruak zinpeko guardiek atera zituzten arrastaka, zailtasun handiekin. Iraila amaieran oposizioen azterketak hasiz geroztik egin zituen protestak EHEk.
Iturria:
Asier Iturriagaetxebarria, Arropa-garbitzaile eta iturgin euskaltzaleak oposizioei kateatuta (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko urriak 25).