1987ko urriaren 3an,
Euskal errefuxiatuen aurkako polizia operazio erraldoia abiatu zuten Ipar Euskal Herrian. Goizeko 6:00etan hasi eta egun guztian zehar luzatu zen operazioan 61 lagun atxilotu zituzten ia 2.000 poliziak. Egun gutxitan, 200 euskal herritar atxilotu zituzten; haietatik 60 kanporatu eta 15 deportatu egin zituzten. Irungo mugan Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zituzten atxilotu askok gerora torturak salatu zituen. Gertaera salatzeko Biarritzen arratsaldean egindako manifestazioan Polizia gogor oldartu zen herritarren aurka.
Amnesty Internationalek adierazi zuten entregatuek torturatuak izateko arriskua zutela.
Iturria:
Asier Robles. Euskal errefuxiatuen aurka Ipar Euskal Herrian inoiz izan den sarekadarik handiena (Naiz)