Euskal Autonomia Estatutuaren erreferenduma egin zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Duela
91
urte

1933ko azaroaren 05ean,

Euskal Autonomia Estatutuaren erreferenduma Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bi urte lehenago, 1931ko Lizarrako Estatutuarekin Hego Euskal Herriko lau herrialdeentzat marko politiko bateratu bat sortzeko saiakeraren porrotaren ostean –Espainiako Errepublikak baliorik gabe utzi zuen, konstituzio berriarekin talka egiten zuela argudiatuta, Elizari emandako pisuagatik–. 1933ko testuan Eliza katolikoari pisu gutxiago eman zioten, baina nafar tradizionalistek laikotzat jo eta Nafarroa kanpoan utzi zuten. Espainiako Gobernura heldu berri zen eskuinak, gainera, atzera bota zuen proiektua. Emakume askok lehen aldiz eman zuen bozka erreferendum horretan eta estatutua onartu zuen gehiengoak.

Iturria:

Jose Mari Esparza Zabalegi, Vasconavarros: guía de su identidad, lengua y territorialidad (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte