Europan zehar etakide eta espainiar militanteei ezarritako heriotza zigorraren aurkako protestak egin zituzten

Duela
49
urte

1975eko irailaren 26an,

Europan zehar etakide eta espainiar militanteei ezarritako heriotza zigorraren aurkako protestak egin zituzten. Hainbat hiritan espainiar enbaxaden aurrean egin zituzten elkarretaratzeak, eta espainiar erakundeen hainbat egoitzari eraso egin zioten. Istilu gogorrak izan ziren Europa osoan. Espainiako Gobernuak sei indultu onartu zituen, tartean Jose Antonio Garmendia Tupa etakidearena, atxiloketan garunean jasotako tiro baten ondorioz elbarri baitzen; baina Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria etakideen eta FRAPeko José Humberto Baena, José Luis Sánchez eta Ramón Garciaren heriotza zigorrak berretsi zituen.

Iturria:

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik