2000ko irailaren 26an,
Europako protesta antikapitalista handia izan zen Pragan, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren gailurraren aurka. Protestak iraun zuen egunetan istiluak izan ziren poliziarekin, eta manifestarien aurka gas negar-eragileak eta ur kanoiak erabili zituzten. NDF-k bilera aurreikusi baino lehen amaitu behar izan zuen. Atxilotu ugari izan ziren, tartean, zenbait euskaldun.
Iturria:
Batalla campal entre manifestantes y policias en la cumbre del FMI (Gara, 2000ko irailak 27)