Eugenio Gutierrez Tigre hil zuen Idauze-Mendin GALek

Duela
40
urte

1984ko otsailaren 25ean,

Eugenio Gutierrez Tigre hil zuen Idauze-Mendin GALek. Sindikalismoan eta Amnistiaren Aldeko Batzordeetan ibilia zen Gutierrez leioarra, harik eta Ipar Euskal Herrian errefuxiatu behar izan zuen arte. Euskara ikasi asmoz, Idauze-Mendin errefuxiatuentzat antolatu zuten barnetegi batean zegoen. Hamaiketakoan kalera atera, frankotiratzaile batek mira teleskopikoz urrutitik tiro egin eta eskolako atarian hil zen. GALen garai “profesionalarekin” lotu zen eta heriotza beren gain hartu zuten. Istilu handiak izan ziren Pasaian eta Donostian, besteak beste. Ikerketa artxibatu egin zuten auzitegi espainiarrek.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011) (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte