Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarra askatu zuen ETA V.-k

Duela
54
urte

1970ko abenduaren 25ean,

Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarra aske azaldu zen Wiesbaden, ETA V.-k bahituta izan ostean.

Burgosko Prozesu betean, presioa eragiteko ekintza izan zen Beihl bahitzea. Nazioartean Euskal Herriaren egoerari oihartzuna ematea zen helburu nagusia.

Montori herrian izan zuten bahitua, Zuberoan. Egun batean Beihlek ihes egitea lortu zuen, herriko taberna batera joan zen laguntza eske eta tabernan zeudenak konturatu zirenean nor zen, auto batean sartu eta berriro eraman zieten ETAko kideei.

Burgosko Prozesuaren epaia atera aurretik Beihl askatzeak presio handiagoa jarri zuen erregimen frankistaren gain eta jende askoren begietara ETA-k eskuzabal jokatu zuen.

Iturria:

Euskadi eta Askatasuna - Euskal Herria y la Libertad, III. liburukia.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte