1980ko ekainaren 03an,
Etxeetako argiak itzaltzeko deialdia egin zen Euskal Herrian, Gladys del Estalen hilketaren lehen urteurrenean. Euskal Herrian egindako halako lehen deialdia izan zen eta erantzun zabala izan zuen. Itzalaldiarekin batera, suziri eta petardoak bota eta kazeroladak egin zituzten herrietan, megafoniadun autoak kalean ibili ziren bitartean.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat.