Etxarri Aranatzen bost lagun hil ziren Espainiako militarrek mendian utzitako lehergailu batek eztanda eginda

Duela
48
urte
Isidro Luis, biktimen seme eta anaia, garaiko prentsako artikuluak erakusten. Unai Beroiz / Diario de Noticias de Navarra

1976ko ekainaren 18an,

Etxarri Aranatzen bost lagun hil ziren Espainiako militarrek praktika batzuetan Urbasan lehertu gabe utzitako lehergailu baten erruz.

Saturnino Luis Erdoziak mendian aurkitutako morteroa etxera eraman zuen, txatarra zelakoan eta garajean hau manipulatzen ari zen. Balarekin apaingarri bat egin nahi zuen, eta mailu kolpe bat eman zionean lehertu egin zen. Momentuan bertan hil ziren bera, bere seme Jose Luis, baita aurreko bizilagunak ere: Segundo Maiza, Gloria Pejenaute eta Jesus Miguel Zeberio.

Hasieran agintariek butano-istripua izan zela esan zuten, baina mendian militarrek utzitako lehergailu gehiago aurkitu zituztenean, hipotesi horrek sinesgarritasuna galdu zuen.

Etxea lehertuta eta senarra eta semea galduta, Saturninoren alargun Catalinari telegrama bat eta 25.000 pezeta helarazi zizkioten Espainiako armadatik, eta bere semeak gerora prentsan kontatu izan duenez, dirua "nahi zuten lekutik sar zezatela" erantzun zien emakumeak.

Prada Canillas teniente jeneralak Saturninoren alargunari bidalitako gutuna. Unai Beroiz / Diario de Noticias de Navarra

Iturria:

Cinco muertos al explosionar un artefacto (El País, 1976ko ekainak 19)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte