1974ko azaroaren 24an,
Etiopian giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa den Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu. Hezurdura osoenetakoa ere bada, soin osoaren %40a topatu baitzuten.
Izena Beatlesen Lucy in the sky with diamonds abestitik datorkio, aurkitu zuten unean irratitik hori entzuten ari zirelako.
Gaian sakontzeko, irakurri Nagore Irazustabarrenaren: Lucy, izar mediatikoak 50 urte erreportajea.