ETAk armak lapurtu zizkion Ertzaintzari

Duela
41
urte

1983ko otsailaren 28an,

ETAk armak lapurtu zizkion Ertzaintzari. Gipuzkoako Aldundiko biltegian sartu zen ETAko komando bat, bertako ertzainak menperatu eta Star markako 112 pistola, 6.000 bala baino gehiago eta sei irrati igorgailu eta uniformeak eraman zituzten. Ertzaintzaren ibilgailu batekin eta agente baten autoarekin egin zuten alde. Eratu berria zen Ertzaintza, eta ETAk adierazi zuen lapurretaren helburua ez zela Ertzaintzari eraso egitea. EAJk, ordea, haren aurkako eraso gisa ulertu zuen eta borroka antiterroristan buru-belarri sartu zen. Ertzaintzaren lehen promozioan ETAk hainbat kide infiltratu zituzten, tartean ekintza honetarako informazioa eman zuen Iñaki de Juana.

Iturria:

Iturria: Erredakzioa, Un comando se lleva 112 pistolas y la munición de la Ertzaina (Egin, 1983ko martxoak 1).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte