1999ko apirilaren 05ean,
Esteban Nieto euskal presoaren ospitaleko ohera kateatu ziren ekintzaileak. Nieto Puerto del Realeko erietxean zegoen, minbizia diagnostikatuta eta medikuek hiletsita. Auzitegi Nazionalak, hala ere, presoa berriro ere espetxeratzeko agindu zuen. Elkartasuna adierazteko ohean kateatu ziren Presoekin Elkartasuna taldeko hiru kide eta beste bi teilatutik jaitsita, ospitaleko fatxadan zintzilikatu ziren. Guztiak atxilotu zituzten, baina elkartasun mezua presoarenganaino eramatea lortu zuten ekintzaileok.
Iturria:
Esteban Nieto presoa ospitaletik berriro Puerto I espetxera eraman dute (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko apirilak 6).