1871ko azaroaren 27an,
Espainiarrek Habanako zortzi medikuntza ikasle exekutatu zituzten Kuban, eta beste dozenaka espetxeratu. Bi gerra kontseilu egin zitzaizkien, gezurretan oinarriturik Gonzalo Castanón kazetari espainiar anti-kubatarraren hilobia profanatzea egotzita. Fusilatu guztiak 21 urtetik beherakoak ziren. Inocencia filmean jaso dute Kubako historiako kapitulu beltz hartan gertatua: “Espainiak inozentzia erail zuen eguna”.