Espainiako Poliziak Mikel Gardoki ETA pm-ko kidea hil zuen Astigarragan segada batean

Duela
49
urte

1975eko apirilaren 24an,

Espainiako Poliziak Mikel Gardoki ETA pm-ko kidea hil zuen Astigarragan segada batean. Propaganda garraiatzen ari zen 25 urteko andoaindarra, Juan Migel Goiburu Goiherri-rekin batera. Ergobia auzoko taberna batean sartu zirenean, Polizia frankistak irteera inguratu zuen eta posizioak hartuta, atera zirenean tiro egin zieten. Goiherri atxilotu eta torturatu zuten, eta biharamunean salbuespen egoera ezarri zuten Gipuzkoan eta Bizkaian, ETA behin betiko desartikulatu asmoz. Ehunka pertsona atxilotuta ere, ez zuten lortu. 1979ean Donostiako Udalak kale bat eman zion Gardokiri, baina 2008an EAEko Auzitegi Gorenak izena aldatzeko agindu zuen.

Iturria:

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte