Espainiako Poliziak Jose Mari Eskubi eta Julian Larunbe atxilotu zituen Beran

Duela
60
urte

1965eko urtarrilaren 22an,

Espainiako Poliziak Jose Mari Eskubi eta Julian Larunbe atxilotu zituen Beran. ETAn integratu berri zen Iratxe erakunde nafarreko kideak ziren. Eskubiren atzetik zebilen Polizia, Iruñeko monumentu frankista bat lehertzea egotzita, eta Larunberen laguntzaz Ipar Euskal Herrira gurutzatu nahian zebilen. Eskubik gero kuarteletik ihes egin eta muga gurutzatzea lortuko zuen. Guardia Zibilak, baina, mendian bere bila zela, migrante portugaldar bat hilko zuen tiroz eta gosez hil zela esango zuten.

Iturria:

Mikel Bueno Urritzelki, Iratxe: la organización
navarra antifranquista olvidada (1963-1965)

(Amnis, 2022ko irailak 30).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik