1988ko maiatzaren 07an,
Espainiako poliziak Irunen atzemandako 150 kilo kokaina desagertu ziren, inork ikertu gabe. Ia mila kilo kokaina atzeman zituztela jakinarazi zuten eta bi urtera jakin zen bi egunera 850 zirela zeuzkatenak, azalpenik gabe.
Gertaeran oinarriturik, Negu Gorriak taldeak gertaerei buruzko Ustelkeria abestia kaleratu zuen 1991ko Gure jarrera diskoan, Enrique Rodriguez Galindo Intxaurrondoko kuarteleko burua seinalatuz. Galindok salaketa jarri zuen –eta 2001ean epaiketa galdu– taldearen eta Esan Ozenki diskoetxearen aurka, elkartasun oldea eraginez. Entzun abestia jarraian:
1989an abiatutako Navajas txostenak Intxaurrondoko Guardia Zibilaren hainbat buruzagi narkotrafikoko operazioekin lotzen zituen, baina txostena “desagertu” egin zen.